Kirol Asegurua.

Kirol ekintzetan gertatutako istripu baten ondorioz asegurudunak sufritutako gorputz-lesioak barne hartzen ditu, Ekainaren 4ko RD 849/1993aren arabera.

Aseguru-polizak barne hartzen dituen laguntza medikoak osasun-zentroetan edo entitateak adostutako mediku baten eskutik emango dira.

Soilik bizi-larrialdietan hurbilen dagoen osasun zentrora jo daiteke, beti ere protokolo honetan agertzen den “BIZI LARRIALDI KLINIKOA” atalean agertzen diren zehaztapenei jarraituz.

Gogorarazten dizugu:

  • Federatutako pertsona KIROL ISTRIPU-BAJAN dagoen bitartean kirol ekintzaren bat egitekotan, ezbeharraren espedientea ixtea suposatuko du eta horren ondorioz tratamendua eten egingo da, eta aurretiaz mediku-altarik gabe egondako istripu baten ostean gertatutako istripuak estaldurarik gabe egongo dira.
  • Istripua jakinarazteko, gertatu ostean 7 eguneko epea egongo da.
  • LARRIALDIA ez den edozein laguntza, mediku-kontsulta, froga edo errehabilitazioa, aldez aurretik baimendua egon beharko da. Horrela ez izatekotan, federatua izango da gastuez arduratu beharko dena.

Federazioko aseguru-poliza 849/1993 Dekretu Errealaren arabera zuzenduta dagoela gogorarazten dizuegu, kirol ekintzen ondorioz gertatutako lesioak barne hartzen dituenak, hau da, kirol ekintza batean gertatutako bat-bateko, kanpoko traumatismo bortitza, lesio kronikoen ondorioz ez direnak sortu; kanpo geratzen dira kirol ekintzaren ondorioz sortutako gaixotasunak edota patología kronikoak, tendinitis edo bursitis kronikoak, artrosis edo artitisa, diskoen arteko herniak edo bestelako endekapenezko patologiak.

ISTRIPUAREN JAKINARAZTEA: 914 89 12 68

Istripua 7 eguneko epearen barruan jakinarazi beharko da, Kirol Federakuntzen ezbeharren AON plataforman, hurrengo ordutegian:

  • Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 18:00ak arte, 91 489 12 68 telefonoan.

Dagokion espedientea zabalduko da eta federatuari hurrengo datuak eskatuko zaizkio:

  • Identifikazioa (fitxa federatiboa) eta estalduraren frogatzea.
  • Istripuaren azalpena
  • Federatuari istripuen partea bidaliko zaio, berarekin ez badarama, partea bete dezan eta medikuen informeekin batera bueltatzeko [email protected] helbidera.

Aseguru etxeak espedientea aztertu ostean federatuari erantzun bat emango zaio eta asistentzia emango zaio estaldurak horrela eskatzekotan.

Horren osteko tratamendua edo froga gehigarriak eskatzeko, Osasun Zentroak eskatu beharko ditu aseguru etxeari eta honek baimena bidaliko dio Osasun Zentroari.

LARRIALDIAK 902 10 85 09 (SOILIK LARRIALDIETARAKO)

Larrialdiak lesioak, min jasanezinak edota gertatu bezain azkar atentzioa behar duten istripuak barneratzen ditu, beti ere, atentzio hori jaso ezean gaizkiagotzea suposatzen dutenak. Larrialdi horien asistentziak Aseguruaren barnean sartuta egon behar dira eta asistentziak beti ere gertatu eta hurrengo 24 orduen barruan egon behar dira.

Kasu honetan, federatuak 24orduko asistentzia telefonora deitu beharko du eta bertan hitzartutako larrialdi zentro batera bidaliko dute federatua. 902 108 509 (LARRIALDIAK)

BIZI LARRIALDI KLINIKOAK

Bizi larrialdi klinikoetan soilik hurbilen dagoen Osasun Zentrora joan daiteke. Lehen larrialdi asistentzia gaindituta, lesioduna harpidetutako osasun zentro batera eraman beharko da.

HARPIDETUTA EZ DAGOEN ZENTRO  batean jarraitzekotan, aseguru etxeak ez ditu gainerako gastuak ordainduko.

Aseguru etxeak ez ditu harpidetuta ez dauden zentroetan edo Gizarte Segurantzan sortzen diren gainerako gastuak ordainduko edo bizi larrialdien kasuan izan ezik.

Federatuak lehen baliodun egunean bere egoera jakinarazi beharko du ezbeharren AON plataforman espedientea zabaltzeko.

Gogorarazten dizugu:

  • Federatutako pertsona KIROL ISTRIPU-BAJAN dagoen bitartean kirol ekintzaren bat egitekotan, ezbeharraren espedientea ixtea suposatuko du eta horren ondorioz tratamendua eten egingo da, eta aurretiaz mediku-altarik gabe egondako istripu baten ostean gertatutako istripuak estaldurarik gabe egongo dira.
  • Istripua jakinarazteko, gertatu ostean 7 eguneko epea egongo da.
  • LARRIALDIA ez den edozein laguntza, mediku-kontsulta, froga edo errehabilitazioa, aldez aurretik baimendua egon beharko da. Horrela ez izatekotan, federatua izango da gastuez arduratu beharko dena.

Federazioko aseguru-poliza 849/1993 Dekretu Errealaren arabera zuzenduta dagoela gogorarazten dizuegu, kirol ekintzen ondorioz gertatutako lesioak barne hartzen dituenak, hau da, kirol ekintza batean gertatutako bat-bateko, kanpoko traumatismo bortitza, lesio kronikoen ondorioz ez direnak sortu; kanpo geratzen dira kirol ekintzaren ondorioz sortutako gaixotasunak edota patología kronikoak, tendinitis edo bursitis kronikoak, artrosis edo artitisa, diskoen arteko herniak edo bestelako endekapenezko patologiak.

2017.ko Allianz-eko Kirol Istripu Aseguruaren prezioak

  • KATEGORIAK
  • 14 urtetik beherakoak
  • 14 urtetik gorakoak
  • Epaile eta Teknikariak
  • ALLIANZ PREZIOAK 2017
  • 20€
  • 40€
  • 24€